Nor gara?

Nor gara? - Telenor Comunicaciones

Telenor Comunicaciones-ek harrotasunez esan dezake erreferentziazko sistemen integratzailea dela Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako merkatuetan.

IKTen munduan konponbide integralak eskaintzen ditugu, bazkide teknologikoaren eta gure bezeroen solaskide bakarraren rola hartuz, eta, horrela, negozioaren arrakastari laguntzen diogu.

Historia

Telenor Comunicaciones, S.L. 1991. urtean hasi zen, Gipuzkoako enpresa-sareari komunikazio-zerbitzu profesionalak eskaintzeko asmo argiarekin.

Gure lehen lanak sare elektronikoko eta kableatuko azpiegituren arlora bideratuta zeuden. Pixkanaka-pixkanaka, gure porfolioa sareen eta, oro har, komunikazioen mundu zabalari eskaini eta egokitu genion.

Gaur egun, Telenorrek harrotasunez esan dezake erreferentziazko sistemen integratzailea dela Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako merkatuetan.

Misioa eta ikuspegia

IKTen munduan konponbide integralak eskaintzea, bazkide teknologikoaren eta gure bezeroen solaskide bakarraren rola hartuz, negozioaren arrakastari laguntzeko.

Bazkide teknologiko bizkorrena izatea informazioaren eta komunikazioaren teknologien beharrak asetzeko, eta balio erantsia duten irtenbide berritzaileak ematea.

Telenor konpromisoak

  • Unean uneko irtenbide teknologiko aurreratuena eskaintzea beti.
  • Azterketa pertsonalizatuak egitea behar teknologiko bakoitzaren aurrean.
  • Denboran laguntzea, sortzen diren heinean erronka teknologikoak onartuz.
  • Enpresaren hazkundean laguntzea, bazkide teknologikoaren rola hartuz.
  • Bere beharretara egokitutako saldu ondoko zerbitzua eskaintzea.
  • Hurbileko tratua ematea, adeitsua eta bere ezagutzekin eta/edo behar teknologikoekin bat datorrena.
  • Bere aurrekontuari egokitzea, erantzun finantzarioak edo ezarpen mailakatuak eskainiz.
  • Ingurumenarekiko solidarioak izatea, besteak beste, beren elektronika zaharra behar bezala birziklatuz.

Giza taldea

Telenorrek badaki bere giza taldea dela bere aktibo nagusia.

Diziplina anitzeko eta kualifikazio profesional handiko giza taldea, lan-zintzotasuna eta bezeroekiko komunikazio arina dakarten adiskidetasun eta lan-giro oneko loturak dituena.

Giza talde motibatua, bere erronka nagusia bezeroaren azken gogobetetasuna lortzea dela dakiena, edozein dela ere bezeroaren jarduera-eremua.

Berrikuntzan, etengabeko hobekuntzan eta balio erantsiko formulen etengabeko bilaketan murgilduta dagoen taldea, erronka bakar batekin: gure bezeroen konfiantza lortzea.

Informazio gehiago

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.

Informazio gehihago

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu gure Cookie politikan

Cookie-ak konfiguratu Onartu cookie-ak